Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, larunbat honetan, irailaren 15ean, Museoa (Azpeitia) eta Lasao artean lurrun trenen zerbitzua bikoiztuko du, izan ere igandean, irailaren 16an, goizetako ohiko zirkulazioa bertan behera geratu da, Bizkaian Plentziara trena iritsi den 125. Urtemugaren ospakizuna dela eta. Bertan, Larrabasterra eta Plentzia artean lurrun trenaren zirkulazio berezia egongo da.

Larunbatean, irailaren 15ean,…

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren abuztuan zehar 57 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu: 13 lurrun trakziokoak eta 44 diesel.

Lurrun trenak larunbat, igande eta jaiegunetan ibiliko dira, irteerako honako ordutegiarekin:

  • Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Horrez gain, asteazkenean, abuztuaren 1ean, lanegunetako diesel trakzioko trenen…

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 20an, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko du. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu dira.

Munduko museoen komunitateak maiatzaren 18an, UNESCOk babestuta, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandera, maiatzaren 20ra eraman du ospakizun nagusia, eta horren helburua hurbiltzen den…

Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 26an eta27an lehenengo aldiz diseinua, moda eta gastronomia elkartzen duen merkatu handi bat hartuko du.

Market nº8 diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituen merkatua da. Bertan, eskuz egindako kalitatezko produktuak izango dira nagusiki. Erakusketa ugari egongo da, gourmet produktuak, artisautza, osagarriak, arropa, oro har, artikulu originalak. Azoka honek iraganera eramango gaitu, eta aldi berean etorkizunera…

Aste Santua ondoren, lurrunezko trenek zirkulazioan jarraituko dute astebururo (baita jaiegunetan ere) azaroaren 4ra arte. Larunbatetan bi zerbitzu burutuko dira (12.30 / 18.00) eta igande/jaiegunetan zirkulazio bat (12.00).

Abuztuan diesel trakzioko tren historikoen zirkulazioak gehituko dira. Egunero, asteartetik ostiralera, bi bidai eskainiko dira. 

Lurrunezko trena alokatzeko aukera ere eskaintzen da.